22_Hezkuntzari buruzko zikloa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 22a

Haur tiranoak. Mitotik harago, hori da Enkarni Gomezek apirilaren 22an eskaini zuen hitzaldiaren izena. Enkarnik hainbat argibide eta azalpen eman zituen haur tiranorik ez hezteko. Asteazkeneko hitzaldia Sanitate Departamentuak antolatutako Nola hezi gure seme-alabak hitzaldi sortako lehenengoa izan zen. Departamentuak zikloa guraso, begirale edo hezitzaileentzat eredu edo gida moduan baliogarri izatearen esperoan antolatu zuen.