22_Beko Errota eta Goikalen lanak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 22a

Loidi-Barren eremuko urbanizazio obrak zirela eta, apirilaren 22an Beko Errota eta Goikaleko lanak hasi ziren. Lanek hiru hilabeteko iraupena izango zutela aurreikusia zegoen.
Bekota Errota 4 eta 11, Goikale 2,4,6 eta 8 eta Kontzeju Txiki 1,2 eta 3 zenbakiei eragin zieten lanak.
Lanak iraun zuten bitartean, Kontzeju Txiki 1eko garajeetarako sarrera Beko Errotatik baimenduta egon zen.
Bestetik, apririlaren 23an Antxuenea plazaren ondoan eta etorkizuneko Loidi-Barreneko frontoiaren eta padel pistaren aurrean dagoen Kontzeju Txiki plazako behin-behineko aparkalekua jarri zuten martxan.