Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako Udalak Tokian Tokiko Inbertsioko Estatuko Funtsarekin finantzatuko ziren obren kontratuak Campezo Construcción Sau eta Gedi S.A enpresei esleitu zion. Batetik, Oriako pabilioien atzealdearen eraberritzea Campezo Construcción SAU enpresak eraman zuen aurrera eta adjudikazioaren zenbatekoa 1.850.000 euro izan zen. Bestetik, GEDI S.A. izan zen kiroldegi ondoan eraikiko den frontoiaren eta padel pistaren proiektuaren esleipenduna, 680.000 euroko zenbatekoarekin.