Gaur, 19:30ean, Brigitarren komentuan, Danok Kidek antolatzen dituen IV. Musika Topaketa zikloen barruan kontzertu berri bat entzuteko aukera egongo da.
Oraingoan XVIII. mendeko eliz musika izango da entzungai, Juan Sebastian Bach-en Pasión según San Mateo obrako zati zoragarria; Fray Agustin de Etxeberria frantziskanoaren Miserere eta bukatzeko Giovanni Battista Pergolesiren obra maisua den Stabat Mater.
Obra hauen interpretatzaileak izen onekoak dira musika estilo honetan, Ainhoa Merzero sopranoa, Ariel Cruz Laurencio kontratenore kubatarra eta Alberto Saez Puente organista.
Lekuak duen akustika berezia kontutan izanik, honelako errepertorio ederra entzuteko Brigitarren komentua bezalako eszenatokirik ez dago.
Hau guztia dela eta ikuskizun paregabe hau ikustera gonbidatzen zaituztegu.