Bihar Hernanin ospatuko den V. Txistulari Gazteen Lehiaketan, Lasarte-Oriako Udal Musika Eskolako txistuko ikasle den Goiatz Irazabal añorgatarrak parte hartuko du.
Eguerdiko 12:00etatik aurrera, Milagrosa kaperan, 13 eta 16 urte bitarteko B mailan lehiatuko da Josu Izagirreren ikasle gaztea.
Goiatzek lehiaketarako aurkezten duen obra Jose Inazio Ansorenak txistu eta danbolinarentzat moldatutako Ume eder bat abestia dugu. Josu Izagirrek adierazi digunez, "ea dakien guztia jotzerakoan agertzen duen.