Lasarte-Oriako judokek batean kale eta bestean bale egin dute asteburu honetan zituzten lehiatan: Beñat Elizalde Españako txapelketan parte hartzekoa zen, baina zoritxarrez min hartu zuen azken unean eta etxean gelditu behar izan zuen. Hori izan da asteburuan Lasarte-Oriako judo arloan parterik tristeena.
Leire Zubizarreta, aldiz, Portugalen izan zen Españako selekzioarekin eta txapelketa bikaina burutu zuen.
Kadete mailako sariketan bigarrena izan da Zubizarreta sei borrokaldi egin eta gero.
Bestalde, igandean Lezon hasiberrien Gipuzkoako Txapelketa jokatuko da eta bertan Lasarte-Oriako sei kirolarik hartuko dute parte: Kiara Tobajas, Unai Giraldo, Josu Olmos, Abayuba Gutierrez, Imanol Gonzalez eta Iñigo Matxain bertan izango dira.