Hasierako txupinazoa, larunbateko Klik on antzerkia, Teresategira edo Buruntzako erronkak, Okendon eta plazatik kanpo,... urriaren 18 eta 19ko hainbat oroitzapen gordeta ditugu.
Gaur, berriro ere, egun horietako bizipenak gogoratzeko aukera dago Manuel Lekuona Kultur etxeko aretoan, 20:00etatik aurrera, egingo den 7. Euskararen Maratoiko DVDaren aurkezpen ekitaldian.
40 orduen ordu beteko laburpena eskainiko da, zortzikotearen xelebrekeriez berriro gozatzeko aukera egongo da eta sorpresak ere iragarri dituzte.
Ekitaldira sartzeko gonbidapena beharko da. Baina egon lasai 19:30ak aldera kultur etxeko sarreran bertan eskuratu ahalko duzu eta zurea.
DVDari dagokionez, ordu beteko laburpena, kirol frogak, Landaberriko ikasle ohien jaialdia, sagardotegien jira eta Bero-Bero abestiaren bideo klipak, besteak beste, osatzen dute.
Hau eskuratzeko emanaldiaren ostean ezarriko den mahaira hurbildu beharko zarete. Prezioa zortzi eurotakoa izango da.
Arduradunek jakin arazi dutenez, DVDak agortzen badira, interesatuei datuak hartu eta etxera bidaliko zaie kopia bat.
Etorri zaitez Manuel Lekuona kultur etxera eta prest egon 7. Euskararen Maratoiko giroa berriro ere gure artean egongo baita.