24_Eliz musika komentuan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 24a

Apirilaren 24an, IV. Musika Topaketa zikloen barruan kokatuta, Brigitarren komentuan, XVIII. mendeko eliz musika egon zen entzungai, Juan Sebastian Bach-en Pasión según San Mateo obrako zati zoragarria; Fray Agustin de Etxeberria frantziskanoaren Miserere eta bukatzeko Giovanni Battista Pergolesiren obra maisua den Stabat Mater.
Ainhoa Merzero sopranoa, Ariel Cruz Laurencio kontratenore kubatarra eta Alberto Saez Puente organista izan ziren interpretatzaileak.