Maratoiko bizipenak gogoratzeko, Manuel Lekuona Kultur etxeko aretoan, apirilaren 24an, 7. Euskararen Maratoiko DVDaren aurkepen ekitaldia egin zen. 40 orduen ordu beteko laburpena eskaini zen, zortzikotearen xelebrekeriez berriro gozatzeko aukera esakiniz, eta hainbat sorpresa.
DVDa, ordu beteko laburpena, kirol frogak, Landaberriko ikasle ohien jaialdia, sagardotegien jira eta Bero-Bero abestiaren bideo klipak, besteak beste, osatzen dute.