Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Kale antzerkia gustuko duen orok egun ezin hobea igaro zuten apirilaren 26an Usurbilgo kaleak antzerkiz bete baitziren. Donostia, Bilbo edo Errenteriako antzerki talde ezberdinek bere lanak erakutsiko zituzten Usurbilgo kaleetan zehar, baita Lasarte-Oriako Landaberri Antzerki Eskolako taldea ere. Lasarte-Oriatak sei taldek hartu zuten parte, DBH, Batxilergo eta helduen taldeak, guztira 60 pertsona. Gainera, herriko presentzia gehiago egon zen, II. Kale antzerki egunari amaiera emateko, Makulu Ken talde lasarteoriatarrak frontoian kontzertua zuen.