Azkenengo jam saioa Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 27a

Ostiralekoa izan da momentuz Jalgin egin den azken Jam sesioa. Aurrerago berriro formato honi heltzea baztertzen ez badute ere, momentuz beste era bateko emanaldiak dituzte buruan antolatzaileek. Hauek aurreratu dutenez, finkatu gabe badago ere, bakarlariei emango zaie aukera ostegunetan.
Balantze baikorra egin dute: 2 urtetan 20 saio egin dira eta musika era ezberdinekin gainera, jazz, folk, blues, rock, swing, afro, funk,... denetarik. Musika inprobisazioa zaleei hurbiltzearekin batera, Beste alde on bat, bultzatzaleen iritziz, herriko musikariei parte hartzeko eman zaien aukera da eta alde ez hain ona, musikarien parte hartzea ez dela espero zena bezain ona izan, "18.000 biztanleko herrian ez dakigu zergatik baina ez da oinarri sendorik osatu".
Saio gogoangarriak izan dira, Makulu Ken herriko taldeak afrikar perkusiojole batzuekin batera egin zutena edota Ibai Nikolai eta bere didgeridooarekin batera burutu zena.