Giro bikaina Kuadrillategi egunean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 27a

Larunbatean egun guztiko jaia egin zuten Elgoibar eta Lasarte-Oriako gaztetxoek. Hesian taldearen kontzertuarekin amaitu zen egitaraua eta bukaeran poz pozik zeuden parte hartu zuten neska mutilak. Ginkana erraldoia, batukada tailerra, karaokea, joku ezberdinak eta kontzertua izan ziren arrakasta handiena izan zuten jarduerak.