Sasoeta-Zumaburu ikastolako eraberritzea ikuskatzen

Txintxarri Aldizkaria 2009ko api. 27a, 02:00

Ostiralean, Sasoeta-Zumaburu ikastolako Zumaburuko eraikinean egin diren egokitze lanen emaitza ikusteko aukera izan zen.
Arantza Laka Foru Aldundiko hezkuntza ordezkaria, ikastolako zuzendaritza batzordea, Juan Pedro Risco hezkuntza-ikuskatzailea, Ana Urchueguia alkatea, udal zinegotziak, irakasleak eta gurasoak bildu ziren Haur Hezkuntzako eraikinean.
Ikastolako bertso-eskolako bi gaztetxok ongi etorria eman eta Koru Goikoetxeak, Arantza Lakak eta Jone Altuna, herriko hezkuntzako batzorde buruak, hitz batzuk esan zituzten hezkuntza kalitateari buruz eta kalitatea lortzeko azpiegiturek duten garrantziaz. Gainera, bai Koru Goikoetxeak, baita Jonek ere herriko haurrek Lasarte-Orian ikastea dutela helburu azpimarratu zuten.
Hitzen ostean, egokitu diren eremuak ikusi zituzten gelak, soinketa gela, komunak, jolaslekua,... Jangelan zeuden haurrekin ere hitz egin zuten.