Oriako ibaiertzeko eta frontoi berriko lanak esleitu ditu Udalak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 27a

Lasarte-Oriako Udalak dagoeneko esleitu ditu Tokian Tokiko Inbertsioko Estatuko Funtsarekin finantzatuko diren obren kontratuak. Batetik, Oriako pabilioien atzealdearen eraberritzea Campezo Construcción SAU enpresak eramango du aurrera eta adjudikazioaren zenbatekoa 1.850.000 euro izan da. Bestetik, GEDI S.A. izan da kiroldegi ondoan eraikiko den frontoiaren eta padel pistaren proiektuaren esleipenduna, 680.000 euroko zenbatekoarekin.
Udalerriarentzako bi proiektu garrantzitsu dira, ez bakarrik lanpostuak sortuko dituztelako, baizik eta etorkizunean sendotuko direlako.
Bi proiektuen exekuzioak abenduaren 31rako amaituta egon beharko du.

Proiektuen garrantzia
Oriako pabilioien atzealdea eraberritzeko proiektua ingurumen-ekintza ikusgarria izango da eta bere helburua orain degradatuta dagoen hiri-espazio bat errekuperatzea da. Ibaiaren erribera errekuperatuko da horrela, oinezkoentzako ibai ondoko pasealeku bat lortuz, eta zonalde berdeak eraberrituko dira.
Aldi berean, jarraipena eman nahi zaie lehendik ibaiaren ondoan dauden pasealekuei. Gainera, eraberritze lan hauek gune horretan dauden pabilioientzako hobekuntza azpimarragarria suposatuko du. Ibilbidearen luzera 527 metrokoa izango da eta 4 metroko zabalera izango du: oinezkoentzako bi metroko espaloia eta beste bi bizikletek bidegorriarentzako.
Estalitako frontoiaren eta padeleko pistaren eraikuntzari dagokionez, proiektu honek irtenbidea emango dio Okendon aurreikusita zegoen frontoiaren lekualdaketari. Lekualdaketa hau Loidi-Barren eremura, udal kiroldegiaren ondoan dagoen partzelara egingo da.
Proiektu honek , udalerriko kirol ekipamenduaren osaketa eta sendotzea suposatuko du. Altuera ezberdineko bi bolumen izango dira eraikiko direnak, frontoia alde batetik eta padeleko pista bestetik. Azken honek, gainera, pareta prestatuta izango du aurrerago rokodromo bat jartzeko.
Instalazio berriaren estaldura argi naturala ahalik eta gehien aprobetxatzeko diseinatu da, ahal den neurrian argiztapenean aurrezteko.