In-formatzen Ikaskuntza Zerbitzuak antolatuta, Biyak Bat elkarteko hamahiru kidek 12 ordutako informatika ikastaroa burutuko dute Usurbilgo GLHBIn.
Bi astetan zehar, astelehen, astearte eta asteazkenean 16:00etatik 18:00etara ordenagailuan trebe izaten ikasiko dute, hardware eta softwarea bereizten, karpetak egiten edo artxiboak kopiatzen.
Lehengo astean hasi zen ikastaroa eta 6 ordu nahiko izan dira teknologia berriak menderatzeko.•