Beko Errota eta Goikalen lanak hasi dira

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 27a

Loidi-Barren eremuko urbanizazio obrak direla eta, lehengo asteazkenean Beko Errota eta Goikaleko lanak hasi ziren. Lanek hiru hilabeteko iraupena izango dutela aurreikusia dago.
Udalak jakin arazi duenez, Bekota Errota 4 eta 11, Goikale 2,4,6 eta 8 eta Kontzeju Txiki 1,2 eta 3 zenbakiei eragingo diete zuzenki lanek.
Era berean, lanak irauten duten bitartean, Kontzeju Txiki 1eko garajeetarako sarrera Beko Errotatik baimenduta egongo da. Lanak sarreran bertan dauden momentuan soilik galaraziko da kotxeen sarrera.

Aparkalekua martxan
Bestalde, lehengo ostegunean martxan jarri zuten, Antxuenea plazaren ondoan eta etorkizuneko Loidi-Barreneko frontoiaren eta padel pistaren aurrean dagoen Kontzeju Txiki plazako behin-behineko aparkalekua.
Egungo aparkatzeko guneak, udal kiroldegiaren ondoan, martxan jarraituko du frontoi berria eta padela eraikitzeko lanak hasten diren arte.