Xumela korua, apirilaren 19an, Donibane Garaziko Kantuaren egunean parte hartu zuen.
Iparraldeko, zein Hegoaldeko 600 abeslari bildu ziren, horietako 31 lasarteoriatarrak, goizean Donibane Garaziko kaleetan zehar eta arratsaldean frontoian euskal doinuak abestuz .
Egun osoa umore onean igaro zuten Xumelako kideek. Gainera, beste taldeetako kideekin harremanean jartzeko aukera paregabea izan zen Kantuaren eguna.
Baina, abesteaz gain, dantzarako astia ere egon zen. Egunari amaiera emateko mutxikoak dantzatu baitzituzten lasarteoriatarrek.