Kamisetak zure gustura apaintzeko ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 27a

Orain arte Ttakunek antolatu dituen ikastaroekin jarraituz oraingoan Kamisetak egiteko ikastaroa antolatu da.
Ikastaroa lau egunetan emango da maiatzaren 9an, 16an, 21ean eta 28an eta ordutegia larunbatetan 11:00etatik 13:00etara eta ostegunetan 15:00etatik 17:00etara izango da.
Egun bakoitzean teknika ezberdinak ikasteko aukera izango da. Maiatzaren 9an Arantxa Errastik marrazkiak 3Den egiten irakatsiko du, maiatzaren 16an Ainhoa Elizegik kamisetak zintekin, botoiekin, oihalekin... apaintzen, maiatzaren 21ean Vanessa Gimenok kamisetetan marrazkiak eta josketak egiten eta azkeneko egunean, maiatzaren 28an teknika guztien nahasketa egingo da.

Izena ematea

Matrikularen prezioa saio bakoitzeko 6 eurotakoa izango da eta ez da zertan ikastaro osoa egin beharrik, bakoitzak aukeratzen du ze saiotan izena eman. Maiatzaren 7an bukatzen da izena emate epea.
Ikastaroan apaindu nahi den kamiseta ikasleak eramango du, beste materialak Ttakunek jarriko diru ikasleen eskura.
Ikastaro honetan kamisetak zure gustuko egingo dituzu apaingarriak jarriz, marrazki originalak eginaz... Bide batez etxean erabiliak eta baztertuta ditugun kamisetak eraldatzeko aukera izan daiteke, baita opari polit bat egiteko ere.