eskaini zuen ostiral iluntzean Brigitarren komentuan, Danok Kidek antolatzen dituen IV. Musika Topaketaren barruan. Ariel Cruz Laurencio kontratenore kubatarrarekin batera eta Alberto Saez Puente organistaren laguntzarekin,
XVIII. mendeko eliz musika ekarri zuen Merzerok oraingoan: Juan Sebastian Bach-en Pasión según San Mateo lanaren zati bat, Fray Agustin de Etxeberria frantziskotarraren Misererea eta bukatzeko Giovanni Battista Pergolesiren den Stabat Mater maisulana entzuteko aukera izan zuten kontzertura hurbildu zirenek. Antolatzaileek Etxeberriak Arantzazun sortu zuen Misererea nabarmendu zuten. Brigitarren komentuko eliza bete egin zen musika emanaldi berezia ikusteko.