Lasarte-Oriako dantzariak Usurbilgo Kaleko Antzerki Egunean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 27a

Dantza emanaldi bikainak eskaini zituzten larunbat eguerdian Usurbilen, Lasarte Orian dantza garaikideko eskolan ari direnek. Maider Oiartzabalekin ari diren zenbait talde aritu ziren, guztira adin ezberdinetako 60 bat lagun. 45 minutuko emanaldia osatu zuten lasarte-oriarrek Kale Antzerki Egunari beste ikuspuntu bat emanez. Gauean herriko Makulu Ken taldea aritu zen Antzerki Egunari agurra eman zion kontzertuan. Hasieran kosta zitzaien ikusleak berotzen joatea baina segituan giro polita sortu zen eta usurbildar zein kanpotik hurbildutakoak animatzea lortu zuten.