Apirilaren 28an, asteartea Laneko Osasuna eta Segurtasunaren nazioarteko eguna ospatu zen. Michelin-Lasarteko Enpresa Batzordeak deituta, eguerdiko 13:15etatik 14:15era atezaindegian kontzentrazio bat egin zen Bajen kudeaketa publikoaren alde eta FREMAP kanpora lelopean.
Enpresa Batzordearen hitzetan, 2008an 112 pertsona hil ziren lan istripuez, eta kopurua aurreko urtearekin alderatuta txikiagoa izan arren egoera tristea eta gordina da.