Lasarteoriatarraren kontakizun labur bat argitaratu zuen Tenerifeko La Laguna hiriko "La Colmena" liburutegi eta argitaletxeak. Ateismoaren inguruko 20 lan bildu ziren guztira liburuan. Sariketa bat antolatu zuen Tierra de fuego taldeak, hain juxtu, jasotako materiala liburu batean bildu eta argitaratzeko asmoarekin batetik eta lortutako irabaziak ateismoa aldarrikatzen duten ekimenetan eta apostasiaren aldeko kanpainetan erabiltzeko bestetik. Rafari Lopez lasarteoriatarrari egoki iruditu zitzaion asmoa eta "Aquellas noches de la infancia pasada" narrazioa bidali zuen.