Egun hauetan ohiko tabernetan aurkituko dituzue boletoak betetzeko.
Gogoratu lasterketako lehenengo etapa egunean biltzen direla guztiak. Beraz, Giroa maiatzaren 9an hasten denez, boletoak egiteko epea egun berdinean, larunbatean 21:00etan amaitzen da.
Porra funtzionamendua betikoa izango da, baita boletoaren salneurria ere, 7 euro.
Sariak
Sariei dagokionez, etapako 60 euroko ordain saria dago, sailkapen orokorreko lehenarentzat 360 euro eta bigarrenarentzat 180 euro.
Honetaz gain, 7 urdaiazpiko zozketatuko dira parte hartu dutenen artean eta 8.a faroliloari emango zaio.
Puntu gehien batzen dituen tabernak ere saria dauka, bi pertsonentzako afaria Urgul Jatetxean (Euskal Herria kalea 8, Alde Zaharra).
Eta urtero bezala, Giro, Tour eta Vueltako onenak 1600 euro irabaziko ditu.
Porra egiteko txirrindularien zerrenda Ostadarreko webean aurkitu ahal dezakezue eta giroa behin hasita sailkapen eta boleto guztiak bertan aurkituko dituzue.