03_Lehen Jaunartzea ospakizunak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 3a

Maiatzarekin batera hasten dira ospatzen Lehen Jaunartzeak herri guztietan. Gurean ere, hutsik egin gabe hasi ziren. San Pedro parrokiko haurrak izan ziren lehenak Lasarte-Orian aurten Lehen Jaunartzea ospatzen. Ia hogei haur bildu ziren maiatzaren 3an, meza entzun, lehenengo aldiz jaunartzea egin eta ondoren, ilusio handiarekin senitarteko eta lagunekin egun handia ospatzera joan ziren.
Maiatzaren 10an aldiz, Zumaburuko Arantzazuko Amaren elizako haurren txanda izan zen.