Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ostadar Kirol Fundazioak antolatzen duen Lasarte-Oriako Gomazko XV. Pilota Pala Txapelketako finala jokatu zen maiatzaren 3an, eguerdian Michelingo frontoian. Oskar Lazkano eta Iñigo Arluziaga gerriko gorriarekin eta Bernaitz Odriozola eta Santi Martin urdinarekin jokatu zuten ordu eta erdi inguru iraun zuen finala. Azkenik Lazkano-Arluziaga bikoteak irabazi zuen txapela partidan 30 eta 21 nagusitu ondoren.