03_“Ku (hutsunea) eta Do (bidea) kontzeptuak bizitzaren oinarri dira”

Nerea Eizagirre 2009ko maiatzaren 3a

Ku erakusketa Miyamoto Musashiren El camino del Samurai. El libro de los cinco anillos liburuan du oinarria. Miguel Angel Oriberengan eragin handia izan zuen eta liburuan agertzen diren kontzeptuei buruzko erakusketa egitea bururatu zitzaion. Maiatzaren 7a arte egongo zen ikusgai Gros auzoko NoColor aretoan.