LOKEko Junior, Jubenilen eta kadeteek Gipuzkoako txapelketan hartu zuten parte eta hiru domin lortu zituzten, bi urrezko eta brontzeko bat.
Kadete mailan Gipuzkoako txapeldun dugu Irati Larrañaga gaztetxoa. Altuera proban 1,41 metroko marka egin zuen bere arerioen antzera, baina saiakerak eta hutsak kontuan izaten direnez, LOKEko atletak eskuratu zuen lehenengo postua.
Eta Maria Montero juniorrak ere 400 metro hesiekin proban 1:15:65 markarekin Gipuzkoako txapeldun izatea lortu zuen.
Antoniano kirol elkarteko Olatz Yabenek ere kadete mailako 3.000 metroetan gailendu baitzen, Gipuzkoako txapela eskuratuaz.
Brontzezko domina Unai Imaz jubenilak lortu zuen, LOKEkoa. 800 metroko proban lortu zuen domina 2:03:76 marka eginaz.