Lehen Jaunartzea ospatzen hasi dira haurrak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko mai. 4a, 02:00

Maiatzarekin batera hasten dira ospatzen Lehen Jaunartzeak herri guztietan. Gurean ere, hutsik egin gabe, hasiak dira ospakizun horiek. San Pedro parrokiko haurrak izan dira lehenak Lasarte-Orian aurten Lehen Jaunartzea ospatzen. Ia hogei haur bildu ziren atzo, meza entzun, lehenengo aldiz jaunartzea egin eta ondoren, ilusio handiarekin senitarteko eta lagunekin egun handia ospatzera joan ziren.
Datorren astean berriz, Zumaburuko Arantzazuko Amaren elizako haurren txanda izango da.