Ostadar Kirol Fundazioak antolatu duen Lasarte-Oriako Gomazko XV. Pilota Pala Txapelketako finala jokatu zen igande eguerdian Michelingo frontoian. Oskar Lazkano eta Iñigo Arluziaga gerriko gorriarekin eta Bernaitz Odriozola eta Santi Martin urdinarekin jokatu zuten ordu eta erdi inguru iraun zuen finala. Azkenik Lazkano-Arluziaga bikoteak irabazi zuen txapela partidan 30 eta 21 nagusitu ondoren.
Hirugarren eta laugarren postuak hasieran nahiko berdinduta zeuden jokoan, baina Iñaki Lizaso eta Alain Etxebestek aukeratutako pilota apurtu zenean, partida ere apurtu zen. Momentu horretatik aurrera gorrien alde joan zen partida, eta nahiz eta saiatu, azkenean Iñaki Lizaso eta Alain Etxebestek partida galdu zuten 30 eta 14 tantoekin Haritz Urdanpileta eta Xabier Etxezarretaren aurka.
Finala berriz borrokatuagoa izan zen. Txapeldunak beti joan baziren ere 4-5 tanto aurretik, Odriozola eta Martin bikoteak nahiko lan eman zieten. Azkenean irabazi zuten, baina beraiek aitortu zuten bezala, nahiko lan egin behar izan zuten, txapeldunordeak ez ziren kikildu eta partidaren bukaera arte borrokan aritu ziren. •