Ate ireki egunak maiatzean

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 4a

Usurbilgo Lanbide Eskolak urtero moduan Ate Irekien eguna antolatu du.
Aurten, bi egunetan, maiatzaren 9an eta 16an goizeko 11:00etan, eskolako instalazioak zabalduko dira eta interesa duen guztiak ikusi ahal izango ditu gelak eta tailerrak.
Modu honetara eskolak ikasketen eskaintza aurkeztu ahal izango dio bertara hurbiltzen den orori.
Ate Irekien edo Lanbide eskolako informazio gehiago nahi izanez gero 943 364 600 telefono zenbakira deitu dezakezue.