Musika ikasteko grina baduzu hurbil du kultur etxera. Izan ere, Lasarte-Oriako musika eskolak 2009 eta 2010 ikasturteko aurrematrikula epea ireki baitu gaur.
2002 eta 2005 urte bitartean jaiotakoentzat txokoak, 8 urtetatik aurrera hastapena, musika hizkuntza eta abesbatza, 14 urtetik aurrerakoen helduen taldea, baita hainbat instrumentuetan, akordeoi, bibolina edo gitarra elektrikoa, banaka edo taldeka trebatzeko aukera ere.
Adin guztietarako eskaintza, beraz, Lasarte-Oriako musika eskolak aurkezten duena.
Manuel Lekuona Kultur etxean eskuratu daitezke aurrematrikula orriak 09:00etatik 13:00etara eta entregatzeko ere ordutegi bera izango da. Aurrematrikula egiteko azken eguna maiatzaren 22a da.
Baldintzak
Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailetik jakin arazten da, plaza eskuratzeko derrigorrezkoa dela aurrematrikula betetzea.
Era berean, plazaren eskaera egiteko unean, plaza-eskaeraren kontzeptupean interesatuak emandako kontuan 40 eurotako zenbatekoa kargatuko da, eta dagokion matrikula egiteko unean kopuru hori kontuan izango dela.
Plazarik gabe geratzen diren aurrematrikulek itxaron lista osatuko dute eta plaza baten eskabidea egin eta matrikula gauzatzen ez duenak ez du ordaindutakoa berreskuratzeko eskubiderik izango.
Informazio gehiagorako Manuel Lekuona Kultur etxera hurbildu, emailez kultura@lasarte-oria.org helbidera idatzi edo 943 37 6181 zenbakira deitu.