Gazteria eta Festetako sailak antolatu zuen Gazteideiak lehiaketako lehen edizioak irabazleak, Sandra Izagirre Carretero eta Javier Corbacho Calvo izan ziren. Izagirreren proposamena, Lasarte-Oria udalerri gisa eratu zeneko 25. urteurrenetik, hau da, 2011 urtetik aurrera urtero urteurrena ospatzea da. Herritarrak protagonista izanik.
Corbachok teknologia berriak Udalaren eta herriko gazteriaren arteko elkarreraginerako egokitzeko proposamena aurkeztu zuen. Facebook edo Tuenti gizarte sareen eta posta elektronikoaren edo sms bidez Gazteria sailak antolatzen duen ekimenei buruzko informazioa bidaliko zaie gazteei. Eta, horretarako, informazio jaso nahi duten guztien datu-base bat osatuko da.