Gaur maiatzak 7, 09:30ean hasiera eman zaio Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lasarte-Oriako udalak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza eta Eudelen laguntzaz, antolatutako Udaltop Euskara-zerbitzuen I. Topaketari. Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean izango dira jardunaldiak eta aurten lehenengoz landuko duten gaia honako hau izango da: “ Nola indartu euskararen erabilera familietan?”
Jardunaldiak gaur eta bihar izango dira eta hainbat adituren hitzaldiak entzun ahal izango dituzte bertaratu diren Euskal Herriko udaletako euskara zerbitzuetako ordezkari eta bestelakoek. Parte hartzaileen kopurua 105eko izan da eta udaletaletako euskara zerbitzuetako ordezkariez gain ikastoletako, euskara elkarteko, Topaguneko, Emuneko ordezkariak ere bertaratu dira.
Aurkezpen saioan Estibaliz Alkorta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendari nagusia, Rikardo Ortega, Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Batzordeko burua eta zinegotzia, Jokin Azkue EUDELeko ordezkaria eta Joseba Lozano,Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria.
Lehenengo ponentzia Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailekoa den Mikel Zalbide Euskaltzain osoak hasi du.