Gipuzkoako txapeldunak Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 8a

Lehenengo asteburuan, zubiaz baliatuz, kanpoko pistatako denboraldia gogor hasi dute LOKEko Junior, Jubenilen eta kadeteek Gipuzkoako txapelketan lehiatuaz. Lasarte-Oriako taldeko atleta gazteek urrezko bi domin eta brontzeko bat eskuratu zituzten.

Gipuzkoako txapeldunak

Kadete mailan Gipuzkoako txapeldun dugu Irati Larrañaga gaztetxoa.
Altuera proban 1,41 metroko marka egin zuen bere arerioen antzera, baina saiakerak eta hutsak kontuan izaten direnez, LOKEko atletak eskuratu zuen lehenengo postua.
Eta Maria Montero juniorrak ere 400 metro hesiekin proban 1:15:65 markarekin Gipuzkoako txapeldun izatea lortu zuen.
Baina hauek ez ziren urrezko domina eskuratu zuen lasarteoriatar bakarrak izan. Izan ere, Antoniano kirol elkarteko Olatz Yabenek ere kadete mailako 3.000 metroetan gailendu baitzen, Gipuzkoako txapela eskuratuaz.
Eta, arestian esan bezala, LOKEko gazteek ere brontzezko domin bat eskuratu zuten.
Hirugarren postu hori eskuratu zuen atleta, Unai Imaz jubenila dugu. 800 metroko proban lortu zuen domina 2:03:76 marka eginaz.

Asteburuko txapelketak

Honetaz gain, asteburu gogorra dute Amaia Andres eta Oskar Goikotxearen neska-mutilek.
Larunbata honetan LOKEko junior, jubenil eta kadete mailako atletek Donostian burutuko den Euskadiko txapelketan parte hartuko dute.
Eta, era berean, Landaberri Garaikotxeako atletek eskolarteko Gipuzkoako txapelketan egongo dira. Zortea opa diegu guztiei.