David Martin Santa Krutzetan garaile

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 8a

Andoaingo Santa Krutzeko festen barruan ostirala, maiatzaren 1ean Zumeatarra elkarteak antolatzen duen Ignacio Ibarguren Memorialaren 30. edizioa ospatu zen.
Seniorren kategorian aurtengo garailea David Martin Blazquez herritarra izan zen, 31 minutu eta 34 segundotako denborarekin. Emakumeen sailkapen orokorrean beste herritar aski ezaguna bigarren gelditu zen, Pili Bodegas 25 minutu eta 5 segundoko denborarekin eta 35 eta 44 urte bitarteko emakume beteranoen mailan, berriz, irabazlea izan zen.

Omenaldia

Egun horretan ere atletismo munduan ezaguna zen eta orain dela gutxi hil den Vicente Huizi omendu zuten.
Ekitaldia aurresku batekin hasi zen eta ondoren oroigarri batzuk eman zizkieten Jon eta Ane bere seme alabei.
Ekitaldi honetan Santos Uribe herritarra ere izan zen, urte askotan atletismoko pista eta lehiaketetan elkarrekin ibiliak baitziren.