Gazteria eta Festetako sailak antolatu duen Gazteideiak lehiaketako lehen edizioak irabazleak ditu, Sandra Izagirre Carretero eta Javier Corbacho Calvo.
Saileko arduradunen iritziz, bi parte-hartzaile hauen proposamenak izan dira lehiaketaren zentzua eta helburua gehien adierazten dutenak. Horregatik, hasiera batean aurreikusi ziren 100 euroko bost sari beharrean bi bakarrik banatu dira.
Sandra Izagirreren proposamena, Lasarte-Oria udalerri gisa eratu zeneko 25. urteurrenetik, hau da, 2011 urtetik aurrera urtero urteurrena ospatzea da. Herritarrak protagonista izango dira eta, horretarako, adin guztietarako ekintzak antolatuko dira aste horretako larunbatean.
Javier Corbachok teknologia berriak Udalaren eta herriko gazteriaren arteko elkarreraginerako egokitzeko proposamena aurkeztu du. Facebook edo Tuenti gizarte sareen eta posta elektronikoaren edo sms bidez Gazteria sailak antolatzen duen ekimenei buruzko informazioa bidaliko zaie gazteei. Eta, horretarako, informazio jaso nahi duten guztien datu-base bat osatuko da.
Udalak irabazleen ideiak bi urteren buruan martxan jartzeko konpromisoa hartu du, eta haiekin hizketan ari da ideiak gauzatzeko biderik onena zein den erabakitzeko.