Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Maiatzaren 8-9-10 asteburuan, Michelingo frontoian dArdos Easok antolatutako Euskadiko Bullshooter txapelketa jokatu zen. Euskadiko txoko ezberdinetako dardo jaurtitzaile ikusi ahal izan genituen. Bakarka, bikoteka edo taldeka, helduak, zein gazteak kategoria ezberdinetako 200 dardo jaurtitzaile bi egun eta erdi egon ziren Euskadiko txapelketa eskuratzeko lehia bizian.