09_Domin uzta Gipuzkoako tenis txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 9a

Gipuzkoako bakarkako tenis txapelketa finalak jokatu ziren maiatzaren 9an Ordizian. Eskola kirola egitasmoaren barruan kokatzen den egitasmo honetan, Gipuzkoako eskola eta ikastola ezberdinetako haur eta gaztetxoek parte hartu dute, baita Landaberriko ikasleak ere. Infantil mutil eta neskak, infantil neskak eta kadete neskak izan ziren. Maila guztietan sariak lortuz.
Aste Santua baino lehen hasi zen txapelketa Ordizia eta Olaberriako tenis guneetan jokatu da.