09_Maria Montero junior mailako Euskadiko txapeldun

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 9a

Maiatzaren 9 eta 10ean LOKEko gazteek Euskadiko junior eta jubenil txapelketan aritu ziren. Oscar Goikoetxearen neska-mutilek, gainera, emaitza onak lortu zituzten, batez ere, Maria Montero eta Irati Larrañagak.
Maria Monterok Euskadiko txapelketa eskuratu zuen 100 metro hesiekin proban eta hirugarren postua eskuratu zuen hesiekin egiten den 400 metroko lasterketan ere.
Irati Larrañaga gaztetxoak ere domina eskuratu zuen, jubenilen altuera proban izan zen eta 1, 47 metroko listoia igarota, zilarrezko domina eraman zuen etxera.