10_Erromeri paregabea Azkorteko ermitan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 10a

Urtero legez, maiatzaren 10ean Azkorteko erromeria antolatu zuen Ttakun kultur elkarteak Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz. Herritar ugari hurbildu ziren Azkortera bai oinez, baita autobusez ere. Eta giro ederra sortu zen Amalur eskolako trikitilarien lanari esker. Meza Azkorteko ermitan, Alboka abesbatza, herri kirolak, Unai Muñoa eta Patxi Etxberria bertsolariak, pintxoak...denetik aurkitu genuen egun alai honetan.