Doinu gogorrak Kudai taldearen eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 11

Larunbata gauean giro ezin hobea sortu zen Jalgi kafe antzokian. Kudai talde gipuzkoarrak martxoan argitaratutako hirugarren diskoa Shah Mat aurkeztera etorri zen.
Trash metal doinu gogorrak eta lelo melodiak kafe-antzokia betetzen zuten gazten gozamenerako.

Shah Mat diskoa
Izenburuak pertsieraz "jake mate" esan nahi du, eta kontzeptua Katherine Neville idazlearen The Eight liburuan oinarritua dago.
Taldearen lan helduena dela diote kideek, “ia atsedenik gabe, sekula egin dugun musika indartsuena aurki dezakezue, lelo melodikoei tartea uzten badiegu ere.”