Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Donostiako Orkestra Sinfonikoko hari laukotearen emanaldi paregabeaz gozatzeko aukera izan zuten ostirala arratsaldean Manuel Lekuona Kultur etxera gerturatu ziren herritarrek. Kutxak babestutako kontzertu honetan areto nagusia musika klasikoz bete zen. Laukoteak aukeratutako egitarauari esker, musikarien trebetasun handia ikusi ahal izan zen. Argi geratu zen taula gainean zeuden DOS laukoteko kide gehienak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariak direla. Laukoteko kideetako bat, gainera, Tomas Ruti lasarteoriatarra zen. Kontzertu atsegina, beraz, hari laukoteak eskaini zuena.