Lehia handia herriko areto-futboleko finalaurrekoetan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 11

Ostadar K.F.-ek antolatutako herriko areto-futboleko finalaurrekoen joaneko partidak jokatu ziren atzo kiroldegian.
Baina ez ziren horiek play-offetako partida bakarrak izan, Buenetxea eta Ainhoa taldeek larunbatean atzeratutako final laurdena jokatu baitzuten.
Partida gogor eta lehiatuan Buenetxea 6 eta 1 gailendu zen eta iganderako finalerdietarako txartela lortu.

Finalaurrekoak
Igande goizean jokatu ziren finalaurrekoetan, ISU Leihoak, Jordi, Izkiña eta Buenetxea taldeek finalera iristeko dituzten gogoak ikusi ahal izan ziren.
Lehenengoa finalaurrekoan, ISU Leihoak eta Jordik partida borrokatua jokatu zuten.
Atsedenaldiara 3 eta 0 iritsi ostean, ISUk lasai irabaziko zuela zirudien arren, bigarrenean, Jordiko mutilek indarrak atera eta ia buelta eman zioten emaitzari. Azkenean, ISU 4 eta 3 gailendu zen.
Izkiña eta Buenetxea taldeetako jokalariek larunbatean liga edo herriarteko txapelketa partidak jokatu zituzten eta ez zuten denbora askorik izan indarrak berreskuratzeko.
Beraz, partida orekatua izan behar zuen, baina Buenetxeak lortu zuen oreka hori puskatzea. Palomaresen taldeak, errazago lortu zuen aterako bidea aurkitzea eta lehenengo zatia 0 eta 2 bukatu zuten.
Baina, lehenengo finalaurrekoaren antzera, bigarren Izkiñak gogor ekin zion eta ondorioz, 2 eta 3 izan zen azken emaitza.
Beraz, hurrengo astean ere norgehiagoka interesgarriak ikusteko aukera egongo da kiroldegian oraindik guztiek aukerak baitituzte.