Aurten ere martxan da Santa Anako Pala Txapelketa. XXVIII. edizioa da aurtengoa, eta izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi digute antolatzaileek.
Inskripzioa egiteko azken eguna maiatzaren 19a da, iluntzeko 20:00ak. Izena emateko interesa dutenek bi tabernetan egin dezakete, Artizar tabernan edo Gure Etxea tabernan.
Honetaz gain, Txapelketari Okendo plazako frontoian emango diote hasiera, baina bertan aurrikusita dauden lanak kontutan hartuta, antolatzaileek ez dakite non bukatu dezaketen jokatzen.