Lasarte-Oria Bizilagun elkarteak antolatzen duen marrazki eta pintura ikasleen erakusketa ikusi daiteke Manuel Lekuona kultur etxean maiatzaren 15era arte.
Ikasturtean zehar haurrek, gazteek eta helduek egindakoa lanaren erakusgarri dira kultur etxeko erakusketa aretoan eta kafetegian ikusi daitezkeen obrak.
“Ikasle askori lotsa ematen die egin duten lana erakustea. Baina ongi datorkie erakustea eta besteen lana ikustea,” azaldu digu Oskar Tena irakasleak.
Erakusketa
Guasch, olio margoak, tenpera, grafitoa, itzalak, collagea eta margo akrilikoetan marraztutako paisaiak eta irudiak ikus daitezke lanetan.
“Ikasleak figuratibotik ateratzea zaila da, baina batzuk gauza berriekin ausartzen dira, esate baterako, perspektiba berriak egiten. Baina dudarik gabe abstraktoenak txikien lanak dira,” esan digu irakasleak.
“Testurak ere lantzen dira. Batzuk akrilikoak nahiago dituzte, nahiz eta normalean olio margoekin margotzen den. Eta hasi berriei kolore biziak ezin zaizkie burutik kendu. Ni saiazten naiz eta koloreak egiteko arauak ematen dizkiet” adierazi du.
Horretaz gain, ikastaroa harremanetarako lekua ere badela azpimarratu du, “ez da beti koadroak egitea.” •