Lasarte-Oriako Udal Batzarrak ostiralean, ohiz kanpoko bilkuran ekainaren 7an burutuko diren Europar Legebiltzarreko hauteskundetarako mahai kideak izendatu zituen.
Programa informatibo baten bidez mahai elektoraletako arduradunen zozketa egin zen alderdi politiko ezberdinetako ordezkariak bertan zirela.
Era honetara, Lasarte-Orian bozkatzeko egongo diren 23 mahaietako mahai buru, bokalak eta ordezkariak hautatu ziren.
Hurrengo egunetan, posta bidez, jakin araziko zaie aukeratutako herritarrei.