Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria eta Festetako sailak eta Xpression kultur elkarteak Ttakuntronik saioa antolatzen ari dira datorren ekainaren 29rako, San Pedro eguna.
Aldi berean, hau da, egun eta ordu berean udalerriko puntu ezberdinetan gozatu daitekeen musika elektronikoko mugimendua da. Era honetara, Lasarte-Oria dantzaleku handi bat bihurtzen da, giro eta estilo ezberdinekin, denak doan.
Honela, antolatzaileek deialdia publikoa egiten diete DJ bezala parte hartu nahi duen guztiei.
Eskaera helbide elektroniko honetan, jokin@xpressionk.net, egin beharko da maiatzaren 22a baino lehen.
Ondoren, antolakuntzako kideek parte-hartzaileen maila aztertuko dute eta, azkenik, zeintzuk parte hartuko duten erabakiko dute.
Zigor DZ
Era berean, Jalgi kafe antzokian maiatzaren 23an, larunbata, hilabeteroko Ttakuntronik emanaldiaz gozatu ahalko da. Oraingoan, Zigor DZ-ren funk eta hip-hop doinuak entzuteko aukera paregabeaizango dute Jalgira gerturatzen diren herritarrek.