11_Emakumeek sufritzen dute

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 11

Lasarte-Oriako Bilgune feministak maiatzaren 4ean Udaletxeetako arkupeetan bildu ziren Irunen labankadaz erahildako emakumea gogora ekarriz. Era berean, emakumearen aurkako indarkeria salatu zuten. Bestalde, hilaren 6an Krisian emakumeok ahaztuenak eta kaltetuenak lelopean A la deriva por los circuitos de la precariedad femenina dokumentalaren emanaldia egin zuten Xirimirin. Honetaz gain, Bilgune Feministatik krisiaren inguruan egin duten irakurketaren aurkezpena egin eta eztabaidarako tartea ere egon zen.