Domin uzta Gipuzkoako tenis txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 13a

Gipuzkoako bakarkako tenis txapelketa finalak jokatu ziren lehengo larunbatean Ordizian. Eskola kirola egitasmoaren barruan kokatzen den egitasmo honetan, Gipuzkoako eskola eta ikastola ezberdinetako haur eta gaztetxoek parte hartu dute, baiata Landaberriko ikasleak ere.
Aste Santua baino lehen hasi zen txapelketa Ordizia eta Olaberriako tenis guneetan jokatu da.

Txapelak eta dominak

Landaberriko ikasleak lau mailatan lehiatu dira, infantil mutil eta neskak, infantil neskak eta kadete neskak.
Eta, gainera, maila guztietan lortu dituzte sariak. Alebin mutiletako txapelduna Ander Huegun lasarteoriatarra izan da; alebin neskatan txapeldun ordea Paula Uli izan da eta hirugarren postua Sara Zulaikak eskuratu du; infantil nesketan hirugarren postua Andrea Gonzalezentzat izan zen eta kadeteetan lasarteoriatarren arteko lehia egon zen. Azkenean, Jaione Guerrak eskuratu zuen txapela eta Janire Tovar izan zen txapeldun ordea.