14_Buruntz-Azpiren Garagardo Azokak Ostadar omendu du

Txintxarri Aldizkaria 2009ko maiatzaren 14a

Buruntz-Azpi elkarteak Basaundin jarri zuen Garagardo Azoka maiatzaren 14an arratsaldeko 18:00tan ireki zen eta 17 gauerdira arte egongo zen zabalik. 12 garagardo ezberdin probatu zitezkeen eta ohiko menua dastatu. Azoka irekitzeko ohorea Ostadar elkarteari eman zion aurten Buruntz-Azpik eta herriarengatik egiten duen lana goraipatu zuten irekiera ekitaldian.